Europa politikoa errepasatzeko ariketa

Europako estatuak ikasteko egin klik

Egin klik ariketa egiteko, pixka bat zailagoa.

Egin komentarioa egin duzuela jakiteko.

Bigarrena ongi irten bazaizu asko dakizula esan nahi du!!

Froga

Egin klik ariketa egiteko

EUSKAL HERRIKO BIZTANLERIA LOTURA INTERESGARRIAK LAN KOOPERATIBOA EGITEKO

Euskal Herriko demografia, wikipedia.

Hemen ere demografiari buruz informazioa.

EUSKOSAREA, demografia.

LURRAREN FORMAK – IKASTEKO GIDA

3.n unitate didaktikoan Geografiako edukiak lantzen jarraituko dugu.

Oraingo honetan 3 atal nagusi aztertuko dira.

  1. Plaka Tektonikoak eta Kontinenteen Jitoaren teoria.
  2. Lurreko erliebe forma nagusiak.
  3. Munduko eta batez ere Europako erliebea.

Lehenengo bi puntuak gabonetako oporren aurretik ebaluatuko dira, 3na berriz, oporretan etxean landuko duzue eta urtarrilean  azterketa izango da.

Azter dezagun atal bakoitza banan bana:

1- PLAKA TEKTONIKOAK ETA KONTINENTEEN JITOAREN TEORIA.

Bi zatitan banaturik dago:

3.1.a. Plaka Tektonikoak: honen bidez erliebe formak nola sortzen diren ikasiko dugu.  Horretarako, gelan apunteetan emandakoa ikasi ( laburpen taula barne).: lurreko geruzak ( lurrazala, litosfera eta mantua) ze eragin duten lurreko erliebean;  litosferaren pitzadurak plaka tektonikoak sortzen dituztela jakin eta azkenik plaken mugimenduaren kausa zein den ( lurraren biraketa higidura, mantuaren izaera likidoa) eta norabide desberdinak ze ondorio eragiten duen erliebean: mendikatek, sakonuneak, sumendiak eta abar.

Apunteaz gain, liburuko 29 orriko PLAKAK ETA DORSALAK izeneko irudia arretaz behatu, plaka tektonikoak nola banaturik dauden ikusteko ( lasai, plaka bakoitzaren izena ez da buruz ikasi behar).

Arreta handiz, irakurri eta erantzun 29 orriko  6 eta 7 garren ariketak.

3.1.b.Kontinenteen Jitoaren Teoria: aurrekoan ikasitakoaren ondorioa da. Kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria. Hau ikasteko apunteetan emandako jakin behar da; hau da, teoria zure hitzekin AZALTZEN jakin behar duzu. Imajinatu gai  honetaz ezer ez dakien bati  ulertarazi behar diozula. Nola azalduko zenioke? Saiatu  beste norbaiti azaltzen: lagunari, etxekoei, …

Ulertzen laguntzeko hainbat baliabide dituzu blogean: bideoak, argazkiak , … Ikusi arretaz guztiak.

BALIABIDEAK :   Ondorengo loturetan klik egin:

  • 1 bideoa: lurraren hasieratik kontinenteek izan duten bidaia irudikatzen du.
  • 2 bideoa: aurrekoaren osagarria da. Kontinenteen mugimenduaz gain plaka tektonikoak ere agertzen dira.
  • 3 bideoa: Lurraren itxura etorkizunean. Kontinenteen jitoa ( noraezeko mugimendua) ez da amaitu. Zientzilariek uste dute urrengo miloika urteetan norabidea hau izango dela.

2- ERLIEBEAREN FORMAK

Aurreko atalean erliebea nola sortzen den ikertu dugu.

Orain berriz, erliebe forma nagusienak zein diren ikasiko duzu.

Zer egin horretarako?

  • Bereiztu zeintzuk diren kontinenteko, kostaldeko ( itsasertzeko) eta itsasoko  erliebeak.

Adibidez, Kontinentekoak: mendia, mendikatea, … Itsasokoak: dorsalk, kontinente ezponda, …

  • Ondoren, erliebe forma bakoitza definitzen jaikin behar da. Definizio hauek testu liburuko 34-35 orrietatik ateratakoak dira.

Ala ere, ondorengo loturan klik egin eta definizioak moldaturik eta ordenaturik izango dituzue:

BALIABIDEAK: Erliebe forma nagusien  definizioak

  • Azkenik, marrazki edo argazki batean erliebe forma hauek identifikatzea lortu behar da.

3- MUNDUKO ERLIEBEA

Gaiarekin bukatzeko Munduko Erliebearen forma garrantzitsuenak zein diren eta non dauden ikasiko dugu.

Alde batetik MUNDU OSOA, bestetik EUROPA.

Oinarria testuliburuko munduko mapa fisikoa (38-39 eta  40-41 orriak) eta Europako mapa fisikoa ( 42-43 orriak) izango dira.

1 OHARRA: MAPAK EGITEAN ERLIEBEAK IZENDATZEKO ERABILITAKO KOOREA ERABILI.

2 OHARRA: MAPA GUZTIETAN IZENBURUA LEGENDA ETA EGILEAREN IZENA IPINI.

3.3.a Munduko Erliebea.

  • Munduko mapa mutuan kontinente eta ozeanoak identifikatzen jakin behar duzu. ( 37 orriko mapa)
  • Kontinente bakoitzaren ezaugarri nagusiak zein diren jakin behar duzu. ( 36 orria)
  • Kontinenteak gainazalaren arabera ordenatu behar dituzu. ( 36 orrian KONTINENTEEN GAINAZALERA grafikoa).
  • Munduko erliebe forma garratzitsuenak munduko mapa mutuan kokatu behar dituzu. Zeintzu? ondorengoak.

BALIABIDEAK: Egin klik eta 1 MAPA EGITEKO , 2 MAPA EGITEKO eta ATLASAK izango dituzu. Nahi baduzu inprimatu.

KONTINENTEKO ERLIEBEA ( 1 mapan egin)

    • MENDIKATEAK: Mendikate Harritsua, Andeetako mendilerroa, Apalacheak,  Atlas Mendiak, Drankensberg mendiak, Taurus mendiak, Zagros mendiak,Hindukush mendiak, Himalaya mendikatea, Altai mendiak, Mendizerra banatzailea, Hegoaldeko Alpeak.
    • MENDI TONTORRAK: Mc Kinley, Aconcagua, Kenya, Kilimanjaro, Everest, Fujiyama sumendia.
    • ARROAK: Amazonasen arroa, Mississipiren arroa, Paranaren arroa.
    • ORDOKI edo LAUTADAK: Mendebaldeko Siberiako goi ordoki handia, Ordoki Handia.
    • GOI ORDOKI edo MESETAK: Brasilgo goi ordokia, Kalahariko goi ordokia, Deccan ordokia, Tibeteko goi ordokia, Erdialdeko Siberiako goi ordokia, Irango goi ordokia.
    • HARANAK: Rift Valley harana.

ITSASERTZAK, ITSASOAK eta IBAIAK ( 2 mapan egin)

    • UHARTEA eta ARTXIPIELAGOAK: Groenlandia, Ternua, Antilla Handiak, Antilla Txikiak,  Madagaskar, Kanariak, Cabo Verde, Sri Lanka, Australia, Zeelanda Berria, Indonesia, Ginea Berria, Japoniako artxipielagoa, Mikronesia, Hawaii, Marianak.
    • PENINTSULAK: Labradorko penintsula, Floridako penintsula, Yucatango penintsula, Kaliforniako penintsula, Somaliako penintsula, Anatoliako penintsula, Indostango penintsula, Indotxinako penintsula, Koreako penintsula, Kamtxatka penintsula.
    • LURMUTURRAK: Hornos lurmuturra, Esperantza oneko lurmuturra.
    • ITSASO eta  GOLKOAK: Mexikoko golkoa, Itsaso Gorria, Adengo golkoa, Bengalako golkoa, Txinako itsasoa, Japoniako itsasoa, Bering itsasoa, Australiako badia handia, Tasmaniako itsasoa, Pertsiar itsasoa, Kaspiar itsasoa, Aral itsasoa. Karibeko itsasoa.
    • ITSASARTEAK: Magallaes itsasartea, Drake itsasartea, Bering itsasartea.
    • IBAIAK:  Mississipi, Missouri, Amazaonas, Parana, Paraguai, Nilo, Congo, Niger, Zambeze, Tigris, Eufrates, Hindus, Ganges, Mekong, Hoang Ho, Ibai Oria.

3.3.b Europako Erliebea

  • Munduko erliebe forma garratzitsuenak munduko mapa mutuan kokatu behar dituzu. Zeintzu? ondorengoak.

BALIABIDEAK: Egin klik eta 3 MAPA EGITEKO, 4 MAPA EGITEKO eta ATLASAK izango dituzu. Nahi baduzu inprimatu.

KONTINENTEKO ERLIEBEA ( 3 mapan egin)

    • MENDIKATEAK: Pirinioak, Alpeak, Urala mendiak, Grampian alpeak, frantziako erdialdeko mendigunea, Apeninoak, Balkanak, Karpatoak, Kaukaso mendikatea, Eskandinabiako mendikatea.
    • MENDI TONTORRAK: Aneto, Mulhacen, Mont Blanc, Elbrus.
    • ORDOKI edo LAUTADAK: Europako ordoki handia.
    • GOI ORDOKI edo MESETAK: Erruasiako goi ordokia.

ITSASERTZAK, ITSASOAK eta IBAIAK ( 4 mapan egin)

  • UHARTEA eta ARTXIPIELAGOAK: Balearrak, Britainiar Uharteak, Britainia Handia, Irlanda, Islandia, Korsika, Sardinia, Sizilia, Malta, Kreta, Zipre.
  • PENINTSULAK: Iberiar penintsula, Italiar penintsula, Balkaniar penintsula, Krimeako penintsula, Jutlandiako penintsula, Kolako penintsula.
  • ITSASO eta  GOLKOAK: Barents Itsasoa, Itsaso Zuria, Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri itsasoa, Mediterraneo itsasoa, Tirreno itsasoa, Joniko itsasoa, Adriatiko itsasoa, Egeo itsasoa, Itsaso beltza.
  • ITSASARTEAK: Gibraltarko itsasartea, Mantxako kanala, Dardanelos itsasartea, Bosforo itsasartea.
  • LAKUAK: Ladoaga lakua.
  • IBAIAK: Ebro, Duero, Tajo, Loira, Sena, Rodan, Danubio, Rhin, Elba, Dniester, Dnieper, Volga, Don, Vistula.

Lurraren itxura etorkizunean

Plaka tektonikoak eta kontinenteen jitoa

Kontinenteen Jitoa

Atlasak

Ez bazu Atlasa etxera eraman ondorengo loturetan egin klik. Nahi baduzu, zeure ordenagailura ” deskargatu”

Mapa haunditu ZOOM-a erabiliz.

Mapa mutuak

Mapa hauek ikasten lagunduko dizute.

Klikatu behar duzun mapan eta nahi adina inprimatu dezakezu edo zure ordenagailura ” deskargatu”.

MUNDUKO MAPA MUTUAK

EUROPAKO MAPA MUTUAK

Euskal Herriko Biztanleria 02